XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezta zerriek ere ez dute galtzen elkarrekiko eraspen hau eta taldeetan hurbiltzen dira larrialdian dagoen kidearengana.

Beraz, esaldi ospetsu honen esanahiak (esanahirik baldin badu) zera izan behar du: gizakia dela gizakiarentzat otsoa beste sorkari otzan batentzat dena, ardiarentzat dena adibidez.

Baina hau esatea ez da zentzuzkoago zera esatea baino: giza espezie edo jite desberdinak direla.

Guztiak ez direla izaera horretako otsoak, haatik, erdiak edo gehiago errugabe eta otzan direla.

Eta horregatik esaerak ez duela ezer balio.

Zeren ezingo baita proposizio gaizto hau baieztu natura gezurtatu gabe, eta natur historiaren, egiteen eta gauzen ihardueraren aldetik nabarmena dena kontraesan gabe, nahiz eta saiatu garen berari zentzu jasangarria ematen.

Baina horrela da gizadia.

Eta hemen giza izaera den bezalaxe agertzen da, ez perfektua, eta inola ere ez erabat arrakastatsua, joera zuzenekin eta hastapen berezi eta zuzenek eraginda baino.

Filosofian, orduan, gertatzen da bizitzaren solasaldi arruntetan bezala.

Gizakiek laguntasuna behar duten bezalaxe, eta beretik gozatzeko eta zoriontasuna lortzeko gai ez diren bezalaxe, satirarako zaletasun aparta dute.

Eta maisutasunez adierazitako, eta segurtasunez ahozkatutako, maiseo makurra umore zolitzat har daitekeen legez, ausarki adierazitako ikurritz pozointsua erraz onartzen da benetako filosofia bailitzan, nahiz eta pentsamendu okerrekoa izan.

V. Atala

Ihardunaldi hauekin joan zen arratsaldea, eta gaua zela itzuli ginen gure ibilalditik.

Afalorduan eta ondoan Teoklek ezer gutxi esan zuen.

Iharduna bereziki bi lagunek eraman zuten, filosofi mota berri batera zuzenduz, zure baimenaz (on Palemon) gainetik azalduko dudana.